Amaitzen ari den 2020an nire teknologiarekiko interesa berdin dirau, baina gainera gauza gehiago eskatzen dizkit gorputzak. Gehiago irakurtzeko gogoa daukat. Podcastak eta audioliburuak (baita liburu digitalak ahots sintetikoarekin) entzuteko gogoa. Argazkiak atera eta blog txiki hau egiteko denbora atera dut. Oinez ibili eta landareak etxera sartzeko gogoa ere sartu zait. Etxeko landareei begira irakurri edo paseoan parajeak ikusten ari naizela zerbait entzutea ohitura bihurtu dut; eta oso pozik nago.
Category Archives: Uncategorized
Memoriak (ekologista, masoia, nafarra, errepresaliatua)
Komunean irakurtzeko
Nahi duzuen tokitik irakurtzeko, baina ez bakarrik. Bi proiektu hauek Aigua.coop eta Zumaiako Zuntz Sareak gauza asko erakutsi diezagukete Komunen gestioaz; komun historikoen adibidea lehena, komun berriak izango direnena bigarrena. Izaera publiko-kooperatibo-komunitarioaren bidez sor daitezkeen kudeaketa publiko eredu berrien adibideak biak.
Komunean irakurtzeko
Nahi duzuen tokitik irakurtzeko, baina ez bakarrik. Bi proiektu hauek Aigua.coop eta Zumaiako Zuntz Sareak gauza asko erakutsi diezagukete Komunen gestioaz; komun historikoen adibidea lehena, komun berriak izango direnena bigarrena. Izaera publiko-kooperatibo-komunitarioaren bidez sor daitezkeen kudeaketa publiko eredu berrien adibideak dira biak.
Oparotasuna
Negu hotza dator, baina baita argia ere berarekin. Gau luzeenak, egun argitsuagoak ekarriko dizkigu. Horrela izan dadila!
Sartu landareak etxera, piztu argiak, prestatu mahaiak eta ospatu Santo Tomas, Eguberria, Sol invictus, Kronia, Saturnalia edo nahi duzuen forman, Neguko solstizioa.
Simone
Buckminster Fuller
Buckminster Fullerrekin egin dut topo, Henry Thoreaurekin elkartzeko. Traszendentalismoari buruz irakurtzen hasi eta Taoismoa bukatzeko. Alhondiga atopikoan Oteizarekin batzen da Fuller; surfeoa amaitu da, olatu honekin badaukat hilabete batzuetarako…
En palabras de Oteiza, era un desarrollo de sus proyectos de cajas metafísicas, sin necesidad de explicarse y que no buscaba ser la clase de obra “sofisticada” que dejaba fuera a la ciudadanía. Bilbao como ciudad “fea en el sentido positivo de la palabra”, se merecía un proyecto semejante, de verdad reveladora y renovación.
John Cageren musikarekin entzuteko
Ura
Uraren pribatizazio saiakeren aurrean, kudeaketa publiko-komunen defentsa egitea tokatuko zaigu. Eredu asko eta anitzak daude hori egiteko, bat Aigua.coop
Zentzu komuna
Kostatuko zaigu, baina «zentzu komuna» hitza berreskuratu behar dugu. Zentzu komuna ez da, normalitate beldurgarri zahar edo berria, baizik eta orainalditik elkarrekin sortu beharreko etorkizuna.
Fedibertsoari buruz
Fedibertsoa bi hitzen, federazioak eta unibertsoak osatutako portmanteau edo akronimoa da; ez fedea eta bertsolaritza artekoa Amaraunan barre egin bezala.
Errata kodeketan: Berrian agertzen diren ????? Terminoak ἄκρος eta ὄνομα dira hurrenez hurren.
Lotura: https://www.berria.eus/paperekoa/1881/029/002/2020-12-12/portmanteau.htmportmanteau.htm