Urari gurtza beste hainbat tokitan oso ohikoa izan ohi da. Euskal Herrian iturri miragarri asko ere badira, baina beste gurtza batzuekin alderatuz ez dakit ez ote den ezkutuan geratu. San Adriango eta Sandailiko kobetan, zein San Juan Xar edo (H)Ernioko Iturriotzen nabarmenago egiten da.
Azken honetan, eliza barrua eta ingurua zeharkatzen duen erreka bat dago. Aldaretik pasatzen den ura kanpotik jaso daiteke iturri-ninfeo moduko batean; amabirjinaren begiradapean orain.